XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) buztan-aleta zuzena edo borobila dutenak zuriak dira eta sarde bakoitzaren itxurako buztan-aleta dutenak, urdinak.

Izan badira bitartekoak, %2tik %5era bitarteko koipea dutenak.

Beti atzerrian egiten dena kopiatu nahirik Europa guztian, gu baino aberatsagoak izanik, gurean baino arrain urdin gehiago jaten dutela.

Beraz, gero eta arrain urdin gehiago jan beharko genuke.

Aktibitate hau ez da, beraz, gainetikako irakurketa, emandako laginak oso mantso irakur daitezkeenez.

Hemen, asmoa, ikasleei zera adieraztea besterik ez da, gainetikako irakurketatik har ditzaketen laginak informatiboak izan daitezkeela, alegia.

Ondoren testu osoa irakur liteke, noski.

Ikasleei, gainetikako irakurketa eragiten dien teknika bat zera da, zenbait testu eman eta izenburu multzo batzuren artetik izenburu egokiak hautatzeko eskatzea.

Egunkarietako artikulu laburrak oso aproposak dira honetarako (baina kontuz ibili behar da, izenburuak aldatu egin beharko dira beharbada, batzutan ez bait dute edukinaren adierazgarririk ematen).

23. koadroak adibide bat ematen digu.

Bertsio zuzenaren eta besteen arteko antzekotasuna ez litzateke handiegia izan beharko, bestela ikasleak irakurketa intentsibo batetara behartuko bait ditugu, eta hau ez da gauza txarra berez, baina ez da hemengo helburua.

Gainetikako irakurketa ez da oso ikasle gazteentzat egokia, ezta haserako mailakoentzat ere (edozein adinetakoak izanik ere).

Generalean ez dute ziurtasunik eta hizkuntz ezagutza beharrezkorik.

Gainetikako irakurketa maila ertainetatik aurrera lan daiteke, bestalde.

Gainetikako irakurketa lantzearen arrazoinetako bat ikasteknika baliagarria izan daitekeela da.

Izan ere, gainetikako irakurketa SQ3R delakoaren lehen urratsa da (SQ3R siglek, ingelesez, zera adierazten dute: Aztertu, Galdetu, Irakurri, Kontatu eta Berrikusi).

Ikasleari ideiak antolatzen eta liburu batetik zer nolako informazioa jaso nahi duen zehazten ere laguntzen dio, honela, ondorengo irakurketari etekin handiagoa atereaz.

SQ3R ikasteknika bat da, noski, erreferentziazko materialaz erabiltzeko, eta material horri bakarrik aplika dakioke modu egokian.